ONGI ETORRIAK TEKNOTEGIRA

IKUSI, IKASI ETA GARATU !!



17 jun 2011

ZER DA JCLIC?

Tresna informatikoez osatuko aplikazioa da eta  jarduera ezberdinak burutzeko balio du,: asoziazioak, testuen ariketak, hitz gurutzatuak…
Ariketak  proiektuka azaltzen dira eta hauetako bakoitzak, mota desberdinetako ariketak ditu.
Jclic baino lehen clic-a erabiltzen zen hezkuntzako esparru ezberdinetan, ariketa didaktikoetako tresna gixa.
Jclic-eko proiektuekin aritzeko, bi modu desberdin daude:

Ariketak applet bat erabiliz bisualizatu.
Applet bat, web orri batean sarturik dago. Bertan ikusten diren proiektuak ezin dira disko gogorrean gorde: Jclic-ek deskargatu, erabili eta ondoren borratu egiten ditu.

Artiketak ordenagailuan instalatu.

Jclic-ek, ordenagailuko proiektuak deskargatu eta liburutegian gordetzeko aukera ematen digu. Liburutegi hau, Jclic martxan jartzen den lehenengo momentutik sortzen da, edo lehenengo aldiz proiektu bat deskargatzen dugunean. Hau dena burutzeko, Jclic deskargatzea beharrezkoa da.


EZAUGARRIAK

Proiektu hau, Clic 3.0 programaren garapena da. Aplikazio didaktikoak sortzeko tresna bat da.Kurrikulumeko arlo desberdinak lantzeko erabiltzen dira, haur hezkuntzatik derrizgorrezko bigarren hezkuntza arte.

Proiektu honen hasierako helburuak hauek dira:
v  Internetetik zuzenean hezkuntza aplikazioak erabiltzea.
v  Kultura, herrialde edo eskola desberdinetako irakasleen arteko kooperazioa bultzatzea, beraien materialak konpartituz, hizkuntza batetik bestera bai programa,baita aplikazioak itzultzeko aukera ematen du.
v  Gaur egun erabilgarri dauden clic 3.0 aplikazioekin konpatiblea izatea.


Jclic-ek lau osagarri ditu:

-  JClic applet: Webgunean aplikazioak ezartzeko aukera ematen du.
-  Jclic player: Programa hau instalatuz gero, disko gogorretik ariketak lantzeko aukera izango dugu, interneteko konexioaren beharrik gabe.
-  Jclic author: Jarduerak sortzeko, editatzeko eta publikatzeko aukera ematen digu.
-  Jclic reports: Haurrek ateratako emaitzei buruzko informazio eta datuak gordetzen ditu. 

ZENTZUMENEN INGURUKO power pointa.

IKT-ren MAPA KONTZEPTUALA

Teknologia berrien inguruko mapa kontzeptuala datorkizue
ondorren  gustokoa izatea espero dut